ZENTROA

Badu hogoi urte baino gehiago espeleologoak, historialariak eta ondotik arkeologoak elgarretaratu direla ikerketak eramaiteko. Deskubritu edo argitu dituzte Banka herriaren jatorrian dagoen mea eta metalurgia industriaren historia zatiak.

DESKUBRITU
100m²-ko gune batean, Olhaberri interpretazio zentroak ibilbide bat proposatzen dizue Bankako kobre eta burdin meategien historia ezagutzeko, Antikitatetik eguneraino. Hor aurkituko dituzue dokumentu historiko arraroak, olaren maketa zoragarri bat 1/200° eskalan, ikerketa eta miaketa arkeologikoei dedikatu toki bat (bideo eta argazki) ; horrela, Europan hobekienik kontserbatu aspaldiko meategietarik bat deskubrituko duzue.

ARGIBIDE PRAKTIKOAK

• Idekia astelehenetik ibiakoitzera goizeko 10etatik aratseko 10ak arte
• Bisita dohainik
• Ahalmen urriko presunentzat egokitua
• Eleanitzeko bisita : euskaraz, frantsesez, gaztelaniaz, ingelesez

 
slider image
slider image
slider image
slider image
slider image
slider image

BANKAKO MEATEGIEZ GEHIAGO JAKITEKO

Aurkituko duzue gure mea eta metalurgia ondarearen historia laburtua.

Baigorriko ibarra egundainotik hazkuntza eta laborantza gunea izana da, eta horregatik mea eta metalurgia aktibitate ohien aztarnak ahantziak dituzte Bankarrek, eta bisitariek ere ez dituzte ikusten. Aktibitate hori gelditu zen XX. mende hastapenean ; indarrean zegoen Antikitatean, eta ondotik XVIII. mendetik landa. Garai hauetan gutienez, garrantzizko berezitasun bat izan zen, diru iturri arraroa, memorian atxikitzea merexi duena. Badu hogoi urte baino gehiago espeleologoak, historialariak eta ondotik arkeologoak elgarretaratu direla ikerketak eramaiteko. Deskubritu edo argitu dituzte Banka herriaren jatorrian dagoen mea eta metalurgia industriaren historia zatiak.
Historia hori abentura handi bat izan da ; Bankako kobre meategi zaharren ustiatzean oinarritu da, Erromanoen miaketa lanen ildotik. Lehen « Baigorriko » kobre ola eta meategiak deitzen ziren, eta gehiegizko fama lortu zuten Argien garaian, Frantziak orduan kobre eskasa pairatu baitzuen. Ondoko mendean, gunea « burdin lantegi » bat bihurtu zen, eta industria aktibitateari behin behineko oldar berri bat eman zion.
Historia arroztu horiek nahi dizkizuegu kondatu, zaharrenetik ikerketa arkeologikoetara ; arraroak dira eskualde huntan, gertakariz aberatsak. Horiek bideratzeko, proposatzen dizkizuegu dokumentu historiko bakanak, olaren maketa zoragarri bat 1/200° eskalan, hogeitamar bat taula elebidun, bideo gela bat Europan hobekienik kontserbatu aspaldiko meategietarik baten barnea deskubritzeko, diaporama baten bidez.
I. mendetik IV.eraino
Eskualdeko burdin zainen ustiatze intentsiboa, bereziki Bankan, kobrearengatik.

1730-1793
Mea eta metalurgia aktibitatearen berpiztea kobre ekoizpenarendako ibarrean eta inguruetan. Bankako olan zentratua eta gehienik indarrean 1750 hamarkadan.

1825-1861
Ola handi bat, labe garaiduna, eraikia izan zen Bankan, kobre ola zen tokian. Bankako kobre zainak utzi zituzten. Burdina ateratzen zen ibar iparraldean.

1865-1894
Bankako kobre meategien berpiztea. Kobrea bereixia zen eta ondotik Galesera igorria metalurgia tratamenduarendako. Kobreak zaukan zilarra ustiatzen zen.


OLHABERRIN BAZINETE BEZALA
Ez duzue oraino ezagutzen Olhaberri ? Zalantzan zaudete guri bisitaren egiteko ? Historia, modernitate, goxotasun… hona han igurikatuko zaituztenaren aitzin jasta.