OSTATU – JATETXEA

Olhaberri guneak Aldudeko ibarreko ekoizpenekin osatu (Kintoako xerria, Belaun Kooperatibaren haragia…) ostalaritza lasterra proposatzen dizue. Interpretazio zentroaren sarreran jangela eta kanpoko terraza aurkituko dituzue. Meatzaritzari buruzko erakusketa, ostatuaren beherekaldean aurkitzen da.

ANIMAZIOAK
Apiriletik abendura, Olhaberri zentroan animazioak antolatuak dira : mus lehiaketak, joko gaualdiak, mintzaldiak, etab…. Horrez gain, herriak beste hitzordu garrantzitsu batzuk baditu: herriko bestak, Kintoa Kurri mendi lasterketa, AIBA elkarteak antolatu ibarreko ate idekiak, pala txapelketa… Ezker pareta ondo-ondoan da. Gure berrien zain egon!
ORDUTEGIAK

Ostatua asteazkenetik igandera idekia da, 09:00tatik 15:00ak arte.

 

Kontaktua : 06 20 01 22 43

Internet eta WIFI gunea bezeroentzat