ZENTROA

Urte batzuk dira historialari eta arkeologoak elkarlanean ari direla Banka herriaren sorburuan den salbuespenezko gune horren ezaugarriak argira ateratzeko.

XIX. mende bukaeran itzali zen ibarreko meatze eta metalgintza aktibitateak bi garai gogoangarri ezagutu zituen: Antzinatea eta XVIII – XIX. mendeak. Bertako meategietan, kobrea eta burdina ustiatuak izan ziren.

ZENTROAREN BISITAK URRIRIK URTE GUZIAN
 
Interpretazio zentroaren bisita librea urririk da, erakusketa ostatuaren idekitze orenetan zabalik da:

– 2024ko apiriletik goiti : asteazkenetik larunbatera 10:30 > 20:00 eta igandetan 09:00 > 15:00

– Azarotik martxo bukaerara : ostegunetik igandera, 9:00 > 15:00

 

 TURISMO eta ELBARRITASUN labela. Zentroa ahalmen urriko pertsonei eta elbarrituei egokitua da: aparkaleku erreserbatua sarrera aitzinean, erakusketara sartzeko igogailua, komun egokituak.

 

BISITA GIDATUAK
Bisita gidatuak 2024ko apirilaren hasieratik azaroaren bukaera arte eginen dira.

Apirilaren 22tik 26ra : Asteazken goizean 10:30tan, ostiral goizean 10:00etan eta ostiral arratsaldean 14:00etan

Maiatz eta ekainean : Asteazkena : 10:30 / Ostegun – ostirala : 14:00 / Larunbata, 10:30 et 14:00

Udako ordutegi bereziak : astelehenetik larunbatera, 10:30, 14:00, 15:00

Talde batentzat erreserbatu nahi duzu? Xehetasunak: 06 75 72 96 08.

 

Prezioak :

Helduendako sarrera : 7 €

12-17 urte bitartekoendako sarrera : 4 €

-12 urte : urririk


DESKUBRITU
100m²-ko gunean, Olhaberri interpretazio zentroak Bankako kobre eta burdin meategien historia ezagutzeko ibilbide bat proposatzen dizu, Erromatar garaitik XIX. mende arte bidaiatuz. Bertan, dokumentu historiko harrigarriak, ura kanporatzeko baliatzen zen errotaren maketa zoragarria 1/100° eskalan eta ikerketa eta miaketa arkeologikoei dedikatu zatia aurkituko dituzu. Olhaberrin, Europan hobekienik kontserbatu den aspaldiko meategietarik bat deskubrituko duzu.
grgrgrg
Hiru bideo labur begiratzeko parada
Zentro barneko gela batean, hiru film labur proposatuak zaizkizu hiru gai zehatzen inguruan:


Bankako meategien ustiapena Erromatar garaian
14 min

1999tik 2001era, Bruno Ancel meatzaritza arkeologoak Bankako meategi sarearen miaketak gidatu zituen. Berg-Op-Zoom eta Hiru Errege meazainak ustiatzeko K.o. I. mendean zilatutako galeria eta geleten barna eramaiten gaitu.


Mehatze, erromatar meategi ahantzia
– 15’20”

1.200 metroko altueran kokatua, Banka eta Luzaideko herrien mugan. Mehatzeko meategiak ez du gorabeherarik ezagutu gure aroko lehen mendeaz geroztik. Eusko Arkeologia elkarteak 2013 eta 2017 artean eramandako ikerketak aurkezten dizkigu, lurpeko sarearen barnean baita kanpokaldean, Aitzinateko meategi honi lotutako metalgintza gune lauso batean.

grgrgrg

Garraioa Bankako meategietan 1 740 inguruan
– 14’20”

Bideo honek XVIII. mendean zulatu Hiru Erregeen meazaineko sarera eramaiten gaitu. Bertan, Erdi-Aro bukaeratik XIX. mendea arte Europa osoan hedatua den garraio molde baten aztarnak atzeman daitezke. Ondotik, garaiko zurezko karro baten eta bere egur bidearen berreraikuntza ikus dezakezue.


OLHABERRIN BAZINETE BEZALA
Olhaberri ez duzu oraindik ezagutzen? Oraindik etortzeko dudan zira? Leku moderno eta goxoa kafe baten edateko, baina ere gure historiaz jabetzeko… hona han igurikatzen zaituenaren aitzin jasta.
Olhaberriko telefono zenbakia : 0559377919
Ondare animatzailearen telefono zenbakia : 06 75 72 96 08