BISITA GIDATUAK SAN LUIS MEATEGIRAINO
Meategiko bidexkak Bankako herria zeharkatzen du eta San Luis meategiraino jausten da. Bisita librean edo bisita gidatuan egin daiteke. Aldiz, San Luis meategiaren sarrera bisita gidatuan bakarrik zabaltzen dugu. Barku bati esker, erreka zeharkatzen dugu eta mea-ziloan argi eta soinu animazio bat proposatua zaizue. Bukatzeko, Olhaberri zentrora itzultzen gira XIX. mendeko errestoen ondotik pasatuz.
Bisita gidatuak 2026ko apiril hastapenetik, azaro bukaeraraino eginen dira. Olhaberri interpretazio zentrotik hasita, herriaren itzulia oinez egiten dugu eta San Luis XVIII. mendeko meaziloa bisitatzen. Meategiko bisita ez dugu gomendatzen ibiltzeko zailtasunak dituztenei.
Ondoko bisitak:
Apirilaren 1a, asteazkena: 10:30
Apirilaren 2a, osteguna: 14:30
Apirilaren 3a, ostirala: 14:30
Apirilaren 7a, asteartea: 14:30
Apirilaren 8a, asteazkena: 10:30
Apirilaren 9a, osteguna: 14:30
Apirilaren 10a, ostirala: 14:30
Apirilaren 15a, asteazkena: 10:30
Apirilaren 17a, ostirala: 14:30
Apirilaren 21a, asteartea: 14:30
Apirilaren 23a, osteguna: 10:30
Apirilaren 29a, asteazkena: 10:30
Apirilaren 30a, osteguna: 14:30
Deitu : +336 75 7296 08
Ostatu-tabernaren ordutegietan bisita librean eta urririk deskubritzen ahal da.
Helduentzat: 7€
Taldeak : 5€
12-18 urte, ikasleentzat eta langabetuentzat: 4€
-12 urtekoentzat: urririk
Talde prezioa: 5€
Talde batentzat erreserbatu nahi duzu? Xehetasunak: 06 75 72 96 08.
Bisitak 2 oren irauten ditu, 1.5 kilometroko luzera du eta 150 metroko desnibela. Ekar mendiko zapetak !