ZENTROA

80. hamarkadatik, espeleologo, historialari eta arkeologoak elkarlanean ari izan dira Banka herriaren sorburuan den salbuespenezko metalgintza jardueraren historia argitara ezartzeko.

XIX. mende bukaeran itzali zen ibarreko meatze eta metalgintza aktibitateak bi garai gogoangarri ezagutu zituen: Antzinatea eta XVIII – XIX. mendeak. Bertako meategietan, kobrea eta burdina ustiatuak izan ziren.

ZENTROAREN BISITAK URRIRIK URTE GUZIAN
 
Interpretazio zentroaren bisita librea urririk da eta erakusketa ostatuaren idekitze orenetan zabalik da:

Asteazkena : 10:30 > 19:00

Osteguna : 10:30 > 19:00

Ostirala : 10:30 > 16:00  eta 21:00 > 00:00

Larunbata : 10:30 > 19:00

Igandea : 9:00 > 15:00

 

TURISMO eta ELBARRITASUN labela

Zentroa ahalmen urriko pertsonei eta elbarrituei egokitua da: aparkaleku erreserbatua sarrera aitzinean, erakusketara sartzeko igogailua, komun egokituak.

BISITA GIDATUAK

Hemen klik egin bisita gidatuen ordutegiak ezagutzeko.


DESKUBRITU
100m²-ko gunean, Olhaberri interpretazio zentroak Bankako kobre eta burdin meategien historia ezagutzeko ibilbide bat proposatzen dizu, Erromatar garaitik XIX. mende arte bidaiatuz. Bertan, dokumentu historiko harrigarriak, ura kanporatzeko baliatzen zen errotaren maketa zoragarria 1/100° eskalan eta ikerketa eta miaketa arkeologikoei dedikatu zatia aurkituko dituzu. Olhaberrin, Europan hobekienik kontserbatu den aspaldiko meategietarik bat deskubrituko duzu.
grgrgrg
Hiru bideo labur begiratzeko parada
Zentro barneko gela batean, hiru film labur proposatuak zaizkizu hiru gai zehatzen inguruan:


Bankako meategien ustiapena Erromatar garaian
14 min

1999tik 2001era, Bruno Ancel meatzaritza arkeologoak Bankako meategi sarearen miaketak gidatu zituen. Berg-Op-Zoom eta Hiru Errege meazainak ustiatzeko K.o. I. mendean zilatutako galeria eta geleten barna eramaiten gaitu.


Mehatze, erromatar meategi ahantzia
– 15’20”

1.200 metroko altueran kokatua, Banka eta Luzaideko herrien mugan. Mehatzeko meategiak ez du gorabeherarik ezagutu gure aroko lehen mendeaz geroztik. Eusko Arkeologia elkarteak 2013 eta 2017 artean eramandako ikerketak aurkezten dizkigu, lurpeko sarearen barnean baita kanpokaldean, Aitzinateko meategi honi lotutako metalgintza gune lauso batean.

grgrgrg

Garraioa Bankako meategietan 1 740 inguruan
– 14’20”

Bideo honek XVIII. mendean zulatu Hiru Erregeen meazaineko sarera eramaiten gaitu. Bertan, Erdi-Aro bukaeratik XIX. mendea arte Europa osoan hedatua den garraio molde baten aztarnak atzeman daitezke. Ondotik, garaiko zurezko karro baten eta bere egur bidearen berreraikuntza ikus dezakezue.


OLHABERRIN BAZINETE BEZALA
Olhaberri ez duzu oraindik ezagutzen? Oraindik etortzeko dudan zira? Leku moderno eta goxoa kafe baten edateko, baina ere gure historiaz jabetzeko… hona han igurikatzen zaituenaren aitzin jasta.
Olhaberriko telefono zenbakia : 0559377919
Ondare animatzailearen telefono zenbakia : 06 75 72 96 08