Olhaberri guneak, Banka herriaren erdian, zerbitzu eta jardunaldi ezberdinak proposatzen ditu, Aldude ibarreko mea-ondarea eta harana bera ere deskubriarazteko. Zatozte toki paregabe horren ezagutzera.
INTERPRETAZIO ZENTROA
Dokumentu historiko arraro, argazki, bideo, maketa… zatozte Bankako meategiak bisitatzera, Antikitatetik eguneraino, ingurumen zoragarri batean.


OSTATU JATETXEA
Toki sahietsezina gure herrian, ostatu jatetxeak proposatuko dizue kalitatezko gastronomia, bai eta bizi gune beroa ere
OLHABERRIN BAZINETE BEZALA
Ez duzue oraino ezagutzen Olhaberri ? Zalantzan zaudete guri bisitaren egiteko ? Historia, modernitate, goxotasun… hona han igurikatuko zaituztenaren aitzin jasta.Ez duda zentroan deitzea: 05 59 37 79 19– Bisita gidatuak asteartetik ibiakoitz arte, 10:00etan eta 15:00etan. Xehetasunak: 06 75 72 96 08.
ARGIBIDE GUNEA IBARRAZ
Olhaberrin berean, deskubritu ezazue ibarra eta Kintoaren historia. Bi ukipen pantaila eta eskuorriei esker, ezagutuko dituzue ere bai harana eta GaraziBaigorri eskualdeko jardunaldiak.INTERPRETAZIO XENDRAK
Olhaberritik abiatuz, oinezko xendra frango har ditzakezue ibarraren deskubritzeko. Argibide zedarriei, erliebean egin planoei eta balizei esker, Bankaren itzulia egin dezakezue, auzo herriak ikusi, tokiko mea eta burdin ondarea ezagutu…EUGI
2007-2013ko Espainia-Frantzia-Andorra Mugazgaindiko Kooperazio Egitarauaren baitan (POCTEFA), Banka eta Nafarroako Eugi herriek harremanak sortu dituzte azken urte hauetan, YELMO deitu proiektu amankomun baten burutzeko.