SAN LOUIS MEATEGIRAINO

2022ko uztailaren 20tik, Bankan, meategiko bidexka, herrian gaindi eta San Luis meategiraino jausten den ibilaldia proposatua zaizue, libreki edo bisita gidatuan, meategi barnera sartu nahi baduzue, Barku bati esker erreka zeharkatuta sar gaitezke eta bertan argi eta soinu animazio bat proposatua zaizue.

Bisitaren ibilbidea

Azalpen historiko eta geografikoa interpretazio zentroan. Ondotik, XVIII. mendeko aztarnen bila herrian eta meatzariaren bidexkan zehar doan ibilaldi animatuak segiturik. Erreka zeharkatuta, meategiaren bisita, eta itzultzea errestoen bidexkatik.

ARGIBIDE PRAKTIKOAK

Prezioak : helduak 7€ / 18 urte petik 4€ / 12 urte petik : kitorik

Talde prezioa : 4€

Bisitak 2 oren dirau, 1.5 km luze da
eta
150m desnibel ditu.

EGUTEGIA

– Buruilaren 2a arte

Astelehena : 15H
Asteartea : 10H30, 14H, 15H
Asteazkena : 10H30, 14H, 15H
Osteguna : 10H30, 14H, 15H
Ostirala : 10H30, 14H, 15H
Ibiakoitza : 10H30, 15H
Igandea : 10H30, 15H (09/03an bisitarik ez)

– Omiasaindu arte

Bi bisita asteartetik larunbatera proposatuak egunero, goizeko 10ak eta erdi eta arratsaldeko 3etan.

10 pertsona baino gehiagoko taldeentzat bisitak goizez erreserbatuz.


Xendera bi partetan zatitzen da :Lehena, meatzariaren bidexka, San Luis meategira doana, kobrearen ustiaketaren inguruan.Bigarrena, errestoen bidexka, XIX. garai industrial desberdinek utzitako aztarnen ondotik pasatzen dena.
grgrgrg

Ur handiaren bestaldean den San Luis meategira sartzeko barku polit hau erabiliko dugu.

XVIII. eta XIX. mendeetan ikatzarekin zituzten ibarreko urtegi ezberdinak elikatzen, ikaztegiak garaiko oihanen elementu arruntak ziren.
grgrgrg

Ur errotaren kaxa meategiaren parean ikus daitekeen eraikina da. 30 metroraino meategia lehortzeko baliatua zen ur errota bere barnean finkatua zen 1760 hamarkadan.