MEATEGIEN ONDAREAREN INTERPRETAZIO XENDRA

1,2 km-ko bidexka bat da oinezkoentzat, karrikaren itzulian, Olaberritik abiatzen dena. Hamar bat zedarriek argibideak eskainiko dizkizuete Bankako meategiak hobeki ikusteko.

BANKA-EUGI XENDRA

37 km-ko bidexka biziki ederra, oinez edo VTTz segitzekoa, Bankatik Eugiraino, Urepeletik pasatuz eta Kintoatik hegiz-hegi ibiliz. Xendra horren maketa bat dago, erliebean, Olhaberri ostatuaren sartze aitzinean.

PLR XENDRAK

Bi xendra, horiz balizatuak, proposatuak zaizkio ibiltariari, Olhaberritik abiatuz. Bi ibilaldi horiei buruzko argibideak plazan daude.
 
BESTE IBILBIDEAK
Banka, Baigorri Ibarrako Trail Estazioan da: hiru ibilbide eskainiak dira.Gure mendiak deskubritu zaldiz “Kontrabandisten xendra“-rekin paisai miresgarriak ikusteko. Sentsazio bortitzak gustuko dituztenentzat mendiko bizikletaz Grande Traversée VTT du Pays Basque” ibilbidea bada.
Kaxu, mendian aholkuak eta betebeharrak segitu behar dituzue!

ARGIBIDE GUNEA IBARRAZ

Olhaberrin berean, deskubritu ezazue ibarra eta Kintoaren historia. Bi ukipen pantaila eta esku­orriei esker, ezagutuko dituzue ere bai harana eta Garazi­Baigorri eskualdeko jardunaldiak.

INTERPRETAZIO XENDRAK

Olhaberritik abiatuz, oinezko xendra frango har ditzakezue ibarraren deskubritzeko. Argibide zedarriei, erliebean egin planoei eta balizei esker, Bankaren itzulia egin dezakezue, auzo herriak ikusi, tokiko mea eta burdin ondarea ezagutu…

EUGI

2007-2013ko Espainia-Frantzia-Andorra Mugazgaindiko Kooperazio Egitarauaren baitan (POCTEFA), Banka eta Nafarroako Eugi herriek harremanak sortu dituzte azken urte hauetan, YELMO deitu proiektu amankomun baten burutzeko.