2007-2013 Espainia-Frantzia-Andorra Mugazgaindiko Kooperazio Egitarauaren baitan (POCTEFA), Banka eta Nafarroako Eugi herriek harreman tinkoak josi dituzte azken urte hauetan YELMO deitu proiektu amankomun baten burutzeko. Elkarlan horren helburua da eskualdearen garapen ekonomiko eta sozialaren bultzatzea, bi herrien ondare kulturala balorizatuz, bereziki Eugiko Errege Arma Fabrika eta Bankako mea eta metalurgia gunea. Alabaina, arma fabrikatzeak Eugi eta Banka herrien historia sakonki markatua du, eta industria ondare hori eskualdearen memoria eta nortasun kolektiboaren parte da. Huna bi gune deskubritzekoak Eugi herri zoragarrian :

BURDINAZKO MUNIZIO ERREGE FABRIKA

Eugin, 5 km herrira heldu aitzin, aurkituko duzue Eugiko Munizio Errege-Fabrika zaharra, 10 000 m²-ko barru bat. Miaketa arkeologikoak ari dira oraino gune hortan. Arkeologoek bisita gidatuak antolatzen dituzte.

OLONDO ERREFERENTZIA ZENTROA

Taula, argazki, egiazko armadura, kanoi bola, mineral, eta abarren bidez, Olondo erreferentzia zentroak, herriaren erdian, kondatzen du Burdinazko Munizio Errege-Fabrika zaharraren historia, bai eta erakusten orduko bizi moduak ere, tokiko ohidurak eta Eugi eta inguruetako ondare natural aberatsa.

ARGIBIDE GUNEA IBARRAZ

Olhaberrin berean, deskubritu ezazue ibarra eta Kintoaren historia. Bi ukipen pantaila eta esku­orriei esker, ezagutuko dituzue ere bai harana eta Garazi­Baigorri eskualdeko jardunaldiak.

INTERPRETAZIO XENDRAK

Olhaberritik abiatuz, oinezko xendra frango har ditzakezue ibarraren deskubritzeko. Argibide zedarriei, erliebean egin planoei eta balizei esker, Bankaren itzulia egin dezakezue, auzo herriak ikusi, tokiko mea eta burdin ondarea ezagutu…

EUGI

2007-2013ko Espainia-Frantzia-Andorra Mugazgaindiko Kooperazio Egitarauaren baitan (POCTEFA), Banka eta Nafarroako Eugi herriek harremanak sortu dituzte azken urte hauetan, YELMO deitu proiektu amankomun baten burutzeko.