ZENTROA
Badu hogoi urte baino gehiago espeleologoak, historialariak eta ondotik arkeologoak elgarretaratu direla ikerketak eramaiteko. Deskubritu edo argitu dituzte Banka herriaren jatorrian dagoen mea eta metalurgia industriaren historia zatiak.
Ordutegiak:
• Bisita gidatuak (zentroa+meategiko bidexka) asteartetik ibiakoitz arte, goizeko 10etan eta arratsaldeko 3etan. Xehetasunak: 06 75 72 96 08.
• Bisita libro, kitorik, ostatupean:
Astelehenean hetsia.
Asteartean: goizeko 9etatik, arratseko 19:30ak arte (berantago bezeroak baldin badira)
Asteazkenean: goizeko 9etatik, arratseko 19:30ak arte (berantago bezeroak baldin badira)
Ostegunean: goizeko 9etatik, arratseko 19:30ak arte (berantago bezeroak baldin badira)
Ostiralan: goizeko 9etatik, arratseko 19:30ak arte (berantago bezeroak baldin badira)
Larunbatan: goizeko 9etatik, arratseko 19:30ak arte (berantago bezeroak baldin badira)
Igandean, meza egunetan (1/2) goizeko 9tik ordu bata arte
• Ahalmen urriko presunentzat egokitua
Harremanetan segi dezagun sare sozialetan! Facebook– Instagram.
BANKAKO MEATEGIEZ GEHIAGO JAKITEKO
Aurkituko duzue gure mea eta metalurgia ondarearen historia laburtua.
Historia arroztu horiek nahi dizkizuegu kondatu, zaharrenetik ikerketa arkeologikoetara ; arraroak dira eskualde huntan, gertakariz aberatsak. Horiek bideratzeko, proposatzen dizkizuegu dokumentu historiko bakanak, olaren maketa zoragarri bat 1/200° eskalan, hogeitamar bat taula elebidun, bideo gela bat Europan hobekienik kontserbatu aspaldiko meategietarik baten barnea deskubritzeko, diaporama baten bidez.
Eskualdeko burdin zainen ustiatze intentsiboa, bereziki Bankan, kobrearengatik.
1730-1793
Mea eta metalurgia aktibitatearen berpiztea kobre ekoizpenarendako ibarrean eta inguruetan. Bankako olan zentratua eta gehienik indarrean 1750 hamarkadan.
1825-1861
Ola handi bat, labe garaiduna, eraikia izan zen Bankan, kobre ola zen tokian. Bankako kobre zainak utzi zituzten. Burdina ateratzen zen ibar iparraldean.
1865-1894
Bankako kobre meategien berpiztea. Kobrea bereixia zen eta ondotik Galesera igorria metalurgia tratamenduarendako. Kobreak zaukan zilarra ustiatzen zen.