MEATEGIEN ONDAREAREN INTERPRETAZIO XENDRA
1,2 km-ko bidexka bat da oinezkoentzat, karrikaren itzulian, Olaberritik abiatzen dena. Hamar bat zedarriek argibideak eskainiko dizkizuete Bankako meategiak hobeki ikusteko.BANKA-EUGI XENDRA
37 km-ko bidexka biziki ederra, oinez edo VTTz segitzekoa, Bankatik Eugiraino, Urepeletik pasatuz eta Kintoatik hegiz-hegi ibiliz. Xendra horren maketa bat dago, erliebean, Olhaberri ostatuaren sartze aitzinean.PLR XENDRAK
Bi xendra, horiz balizatuak, proposatuak zaizkio ibiltariari, Olhaberritik abiatuz. Bi ibilaldi horiei buruzko argibideak plazan daude.ARGIBIDE GUNEA IBARRAZ
Olhaberrin berean, deskubritu ezazue ibarra eta Kintoaren historia. Bi ukipen pantaila eta eskuorriei esker, ezagutuko dituzue ere bai harana eta GaraziBaigorri eskualdeko jardunaldiak.INTERPRETAZIO XENDRAK
Olhaberritik abiatuz, oinezko xendra frango har ditzakezue ibarraren deskubritzeko. Argibide zedarriei, erliebean egin planoei eta balizei esker, Bankaren itzulia egin dezakezue, auzo herriak ikusi, tokiko mea eta burdin ondarea ezagutu…EUGI
2007-2013ko Espainia-Frantzia-Andorra Mugazgaindiko Kooperazio Egitarauaren baitan (POCTEFA), Banka eta Nafarroako Eugi herriek harremanak sortu dituzte azken urte hauetan, YELMO deitu proiektu amankomun baten burutzeko.