OLHABERRI Menu
  • Harrera
  • ZENTROA
  • OSTATUA
  • GALERIA
  • AKTUALITATEAK
  • HARREMANA
  • Euskara
    • Français (French)
  • Harrera
  • ZENTROA
  • OSTATUA
  • GALERIA
  • AKTUALITATEAK
  • HARREMANA
  • Euskara
    • Français (French)

2022ko Europako Ondare Egunak: buruilaren 17ko egitaraua Bankan

September 10, 2022 By olhaberri Aktu

20210814_104925_HDR

Sasoin huntan, galeria baten idekitze ondotik “Kintoan Barna” POCTEFA mugazgaindi proiektuari esker, herriak segitzen du bere ondarearen baliotze lanetan.
Aurten, Europako Ondare egunenkari, buruilaren 17an, egitarau berezi bat antolatua izanen da Bankan. Bi hitzordu izanen dira: goizeko 9etatik goiti, “Arkeo ibilaldia” eginen da: ibilaldi esplikatua, Bankako mendietan uda huntan iragan diren ikerketa arkeologikoei buruz. 7 kilometroko itzulia da, bakotxak bere piknika ekarri beharko du, berriz beiti joaiteko karrikarat arratsaldeko 3ak airean.

Bigarren hitzordua, 3:30etan izanen da, Meategiko bidexkaren bisita gidatu berria segitzeko: Meategiraino joaiteko, gidak eramanen zaituzte erreka zeharkatzerat barku segurtatu baten bidez. Gero, meategian argi eta soinu sistemak segida hartuko du. Bisita horrek 2 oreneko iraupena du.
Hitzordu horietan parte hartzeko, izen emaitea beharrezkoa izanen da: 06 75 72 96 08 telefonoan deituz. Izan ere, gehienik 20 pertsona onartuak izanen dira. Goizeko ibilaldia urririk izanen da eta arratsaldeko bisita, prezio apalduan, hots, 4€

IMG_3850

Share
  • Tweet
Older
Azken iruzkinak
    Egutegia
    February 2023
    M T W T F S S
    « Sep    
     12345
    6789101112
    13141516171819
    20212223242526
    2728  
    Gure berriak
    • 2022ko Europako Ondare Egunak: buruilaren 17ko egitaraua Bankan
    • Berrikuntza: meategiko xendraren bisita gidatuak
    • Olhaberri Ondarearen interpretazio zentroaren bisita gidatuak pazkoko oporretan
    • Ideki begiak: udaberri honetan Kintoa argitan ezartzen dugu erakusketa batean!
    • Bi bisita gidatuak Neguko oporretan!

    © OLHABERRI, 2023.  Développé par BIXOKO