OLHABERRI Menu
  • ZENTROA
  • MEATIGIKO BIDEXKA
  • OSTATUA
  • AKTUALITATEAK
  • HARREMANA
  • Euskara
    • Français (French)
  • ZENTROA
  • MEATIGIKO BIDEXKA
  • OSTATUA
  • AKTUALITATEAK
  • HARREMANA
  • Euskara
    • Français (French)

2022ko Europako Ondare Egunak: buruilaren 17ko egitaraua Bankan

September 10, 2022 By olhaberri Aktu

20210814_104925_HDR

Sasoin huntan, galeria baten idekitze ondotik “Kintoan Barna” POCTEFA mugazgaindi proiektuari esker, herriak segitzen du bere ondarearen baliotze lanetan.
Aurten, Europako Ondare egunenkari, buruilaren 17an, egitarau berezi bat antolatua izanen da Bankan. Bi hitzordu izanen dira: goizeko 9etatik goiti, “Arkeo ibilaldia” eginen da: ibilaldi esplikatua, Bankako mendietan uda huntan iragan diren ikerketa arkeologikoei buruz. 7 kilometroko itzulia da, bakotxak bere piknika ekarri beharko du, berriz beiti joaiteko karrikarat arratsaldeko 3ak airean.

Bigarren hitzordua, 3:30etan izanen da, Meategiko bidexkaren bisita gidatu berria segitzeko: Meategiraino joaiteko, gidak eramanen zaituzte erreka zeharkatzerat barku segurtatu baten bidez. Gero, meategian argi eta soinu sistemak segida hartuko du. Bisita horrek 2 oreneko iraupena du.
Hitzordu horietan parte hartzeko, izen emaitea beharrezkoa izanen da: 06 75 72 96 08 telefonoan deituz. Izan ere, gehienik 20 pertsona onartuak izanen dira. Goizeko ibilaldia urririk izanen da eta arratsaldeko bisita, prezio apalduan, hots, 4€

IMG_3850

Share
  • Tweet
Newer
Older
Gure berriak
  • Haurrendako animazio eguna 2025
  • Abenduaren 9tik 19ra, EGUBERRI erakusketa Olhaberrin
  • Nun Habila Perkain? Dokumentalaren proiekzioa abenduaren 13an
  • Euskararen urtaroa 2024
  • KINTONDARE Poctefa proiektuaren abiatzea

© OLHABERRI, 2025.  Développé par BIXOKO