BISITA GIDATUAK SAN LUIS MEATEGIRAINO
Meategiko bidexkak Bankako herria zeharkatzen du eta San Luis meategiraino jausten da. Bisita librean edo bisita gidatuan egin daiteke. Aldiz, San Luis meategiaren sarrera bisita gidatuan bakarrik zabaltzen dugu. Barku bati esker, erreka zeharkatzen dugu eta mea-ziloan argi eta soinu animazio bat proposatua zaizue. Bukatzeko, Olhaberri zentrora itzultzen gira XIX. mendeko errestoen ondotik pasatuz.
Bisita gidatuak
Bisita gidatuak 2026ko apiril hastapenetik, azaro bukaeraraino eginen dira. Olhaberri interpretazio zentrotik hasita, herriaren itzulia oinez egiten dugu eta San Luis XVIII. mendeko meaziloa bisitatzen. Meategiko bisita ez dugu gomendatzen ibiltzeko zailtasunak dituztenei.
Ondoko bisitak:
- Maiatzaren 6a, asteazkena: 10 :30
- Maiatzaren 7a, osteguna : 14 :30
- Maiatzaren 12a, asteartea : 10 :30
- Maiatzaren 13a, asteazkena : 10 :30
- Maiatzaren 13a, asteazkena : 14 :30 euskaraz
- Maiatzaren 14a, osteguna : 10 :30 & 14 :30
- Maiatzaren 19a, asteartea : 14 :30
- Maiatzaren 20a, asteazkena : 10 :30
- Maiatzaren 20a, asteazkena : 14 :30 euskaraz
- Maiatzaren 21a, osteguna : 14 :30
- Maiatzaren 22a, ostirala : 14 :30
- Maiatzaren 26a, asteartea : 14 :30
- Maiatzaren 27a, asteazkena : 10 :30
- Maiatzaren 27a, asteazkena : 14 :30 euskaraz
- Maiatzaren 29a, ostirala : 14 :30
- Maiatzaren 30a, larunbata: 10 :30 & 14 :30
Deitu : +336 75 7296 08
Edo idatzi : olhaberri@gmail.com
INTERPRETAZIO ZENTROA
Ostatu-tabernaren ordutegietan bisita librean eta urririk deskubritzen ahal da.
PREZIOAK
Helduentzat: 7€
Taldeak : 5€
12-18 urte, ikasleentzat eta langabetuentzat: 4€
-12 urtekoentzat: urririk
Talde prezioa: 5€
Talde batentzat erreserbatu nahi duzu? Xehetasunak: 06 75 72 96 08.
Bisitak 2 oren irauten ditu, 1.5 kilometroko luzera du eta 150 metroko desnibela. Ekar mendiko zapetak !
Bidexka bi partetan zatitzen da: Lehena, meatzariaren bidexka, San Luis meategira doana, kobrearen ustiaketaren inguruan. Bigarrena, aztarnen bidexka, XIX. mendeko burdin fabrika handiaren azken eraikinen ondotik pasatzen dena.
Errekaren bestaldean den San Luis meategira heltzeko, barku xarmant hau erabiliko dugu.
XVIII. eta XIX. mendeetan egur ikatza ibarreko burdinola eta makineria ezberdinak elikatzen zituen erregaia da, ikaztegiak garaiko oihanen elementu arruntak ziren.
1760. hamarkadan instalatu ur errotaren kaiola meategiaren parean ikus daitekeen eraikina da. Makineria hau, meategia 30 metrorainoko sakoneran lehortzeko baliatua zen, hots, galerietatik ura kentzeko.