OLHABERRI Menu
  • ZENTROA
  • MEATIGIKO BIDEXKA
  • OSTATUA
  • AKTUALITATEAK
  • HARREMANA
  • Euskara
    • Français (French)
  • ZENTROA
  • MEATIGIKO BIDEXKA
  • OSTATUA
  • AKTUALITATEAK
  • HARREMANA
  • Euskara
    • Français (French)

Olhaberri Ondarearen interpretazio zentroaren bisita gidatuak pazkoko oporretan

April 19, 2022 By olhaberri Aktu, aktualitateak@eu

IMG-20210825-WA0032(1)(1)

Olhaberri ondare interpretazio zentroak haurren bakantza guzietan bisita gidatuak eskaintzen ditu. Aurten, Pazkoko opor honetan ere: bisita gidatuaz gozatzeko lau aukera izanen dira, astearte arratsaldetan eta ostegun goizetan.

Bisita dohainik izanen da, bana besteko ordu eta erdiko iraunpena izanen du eta lau hizkuntzetan emana izan daiteke (euskaraz, frantsesez, gazteleraz eta ingelesez).
Bisitak asteartetan arratsaldeko 3etan izanen dira, eta ostegun guziz goizeko 10:30etan antolatuak izanen dira. Interpretazio zentroaren bisita egin ondotik, herriaren itzulia eginen da ondare horren aztarnak berrikusteko.

Olhaberri abiapunturat etortzea aski izanen da bisita hori segitzeko, ez da erreserbarik egin behar. Orduan, denak gomitatuak zirezte, herriaren historiaren zati garrantzitsu hori ezagutzeko.

Laburbilduz, data honetan eginen dira:

Apirilaren 19an, astearte, arratsaldeko 3etan.
Apirilaren 21an, osteguna, goizeko 10:30etan.
Apirilaren 26an, astearte, arratsaldeko 3etan.
Apirilaren 28an, osteguna, goizeko 10:30etan.

Alexandra Larralde, ondare animatzailearekin segituko duzue bisita hori.

Xehetasunak : 06 75 72 96 08 edo olhaberri@gmail.com

Olhaberri zentroaren telefonoa: 05 59 37 79 19

photo maquette

meategiak Share
  • Tweet
Newer
Older
Gure berriak
  • Haurrendako animazio eguna 2025
  • Abenduaren 9tik 19ra, EGUBERRI erakusketa Olhaberrin
  • Nun Habila Perkain? Dokumentalaren proiekzioa abenduaren 13an
  • Euskararen urtaroa 2024
  • KINTONDARE Poctefa proiektuaren abiatzea

© OLHABERRI, 2025.  Développé par BIXOKO