OLHABERRI Menu
  • ZENTROA
  • MEATIGIKO BIDEXKA
  • OSTATUA
  • AKTUALITATEAK
  • HARREMANA
  • Euskara
    • Français (French)
  • ZENTROA
  • MEATIGIKO BIDEXKA
  • OSTATUA
  • AKTUALITATEAK
  • HARREMANA
  • Euskara
    • Français (French)

Olhaberri Ondarearen interpretazio zentroaren bisita gidatuen luzapena buruilean

September 9, 2021 By olhaberri

IMG-20210825-WA0030

Olhaberri ondare interpretazio zentroak uda guziz bisita gidatuak eskaintzen ditu. Aurten, uda ongi bukatzeko, buruilean luzatuko ditugu: bisita gidatuaz gozatzeko aukera gehiago izanen dira, astearte arratsaldetan eta ostiral goizetan.

Bisita dohainik izanen da, bana besteko ordu eta erdiko iraunpena izanen du eta lau hizkuntzetan emana izan daiteke (euskaraz, frantsesez, gazteleraz eta ingelesez).
Bisitak asteartetan arratsaldeko 3:30tan izanen dira, eta ostiral guziz goizeko 10etan antolatuak izanen dira. Interpretazio zentroaren bisita egin ondotik, herriaren itzulia eginen da ondare horren aztarnak berrikusteko.

Olhaberri abiapunturat etortzea aski izanen da bisita hori segitzeko, ez da erreserbarik egin behar. Orduan, denak gomitatuak zirezte, herriaren historiaren zati garrantzitsu hori ezagutzeko.

Laburbilduz, data honetan eginen dira:

Buruilaren 3an, ostirala goizeko 10etan.
Buruilaren 7an, astearte arratsaldeko 3:30tan.
Buruilaren 10an, ostirala goizeko 10etan.
Buruilaren 14an, astearte arratsaldeko 3:30tan.
Buruilaren 17an, ostirala goizeko 10etan.
Buruilaren 21ean, astearte arratsaldeko 3:30tan.
Buruilaren 24an, ostirala goizeko 10etan.
Buruilaren 28an, astearte arratsaldeko 3:30tan.

 

Alexandra Larralde, ondare animatzailearekin segituko duzue bisita hori.

Xehetasunak : 06 75 72 96 08 edo olhaberri@gmail.com

Olhaberri zentroaren telefonoa: 05 59 37 79 19

photo maquette

patrimoine, visites Share
  • Tweet
Newer
Older
Gure berriak
  • Haurrendako animazio eguna 2025
  • Abenduaren 9tik 19ra, EGUBERRI erakusketa Olhaberrin
  • Nun Habila Perkain? Dokumentalaren proiekzioa abenduaren 13an
  • Euskararen urtaroa 2024
  • KINTONDARE Poctefa proiektuaren abiatzea

© OLHABERRI, 2025.  Développé par BIXOKO