Olhaberri guneak, Banka herriaren erdian, zerbitzu eta jardunaldi ezberdinak proposatzen ditu, Aldude ibarreko mea-ondarea eta harana bera ere dekubriarazteko. Zatozte toki paregabe horren ezagutzera.


INTERPRETAZIO ZENTROA
Dokumentu historiko arraro, argazki, bideo, maketa… zatozte Bankako meategiak bisitatzera, Antikitatetik eguneraino, ingurumen zoragarri batean.
grgrgrg

OSTATU JATETXEA
Toki sahietsezina gure herrian, ostatu jatetxeak proposatuko dizue kalitatezko gastronomia, bai eta bizi gune beroa ere

OLHABERRIN BAZINETE BEZALA
Ez duzue oraino ezagutzen Olhaberri ? Zalantzan zaudete guri bisitaren egiteko ? Historia, modernitate, goxotasun… hona han igurikatuko zaituztenaren aitzin jasta.
AKTUALITATEAK

ARGIBIDE GUNEA IBARRAZ

Olhaberrin berean, deskubritu ezazue ibarra eta Kintoaren historia. Bi ukipen pantaila eta esku­orriei esker, ezagutuko dituzue ere bai harana eta Garazi­Baigorri eskualdeko jardunaldiak.

INTERPRETAZIO XENDRAK

Olhaberritik abiatuz, oinezko xendra frango har ditzakezue ibarraren deskubritzeko. Argibide zedarriei, erliebean egin planoei eta balizei esker, Bankaren itzulia egin dezakezue, auzo herriak ikusi, tokiko mea eta burdin ondarea ezagutu…

EUGI

2007-2013ko Espainia-Frantzia-Andorra Mugazgaindiko Kooperazio Egitarauaren baitan (POCTEFA), Banka eta Nafarroako Eugi herriek harremanak sortu dituzte azken urte hauetan, YELMO deitu proiektu amankomun baten burutzeko.