Baigorritik 10 minutura, Bankako herriaren bihotzean, Olhaberri zentroak aktibitate ezberdinak proposatzen ditu. Aldude ibarreko meatzaritza ondarea eta harana bera deskubritzeko parada eskaintzen du. Zatoz toki paregabe honen ezagutzera.
INTERPRETAZIO ZENTROA
Dokumentu historikoak, lehengo lantegietako argazkiak, bideoak, makineriaren maketak… zatozte Aitzinateko Bankako meategien bisitatzera.
MEATEGIKO BIDEXKA
2022tik goiti, 1760. hamarkadako San Luis meategiaren zati bat publikoari idekia da. Meategiko bidexka hartuz, garai ezberdinetako aztarnak aurkituko dituzu. Meategira sartzeko xedea baldin baduzu, bisita gidatua egitera gonbidatzen zaitugu.
OSTATUA
Toki saihestezina gure herrian, ostatuak urte osoan kalitatezko elikadura proposatuko dizue, baita ere bizi gune goxoa.
OLHABERRIN BAZINETE BEZALA
Olhaberri ez duzu oraindik ezagutzen? Oraindik etortzeko dudan zira? Leku moderno eta goxoa kafe baten edateko, baina ere gure historiaz jabetzeko… hona han igurikatzen zaituenaren aitzin jasta. Bisita gidatuak astelehenetik larunbatera. Xehetasunak: 06 75 72 96 08.
ARGIBIDE GUNEA IBARRAZ
Olhaberrin berean, ibarra eta Kintoaren historia deskubritzeko aukera ukanen duzu. Ukipen pantaila eta eskuorriei esker, ezagutuko dituzue ere bai harana eta Garazi-Baigorri eskualdeko ekitaldiak.INTERPRETAZIO XENDRAK
Olhaberritik abiatuz, oinezko bidexka anitz har ditzazkezu ibarraren ezagutzeko. Argibideei, erliebean egin planoei eta balizei esker, Bankaren itzulia egin dezakezu, auzo herriak ikusi, tokiko mea eta burdin ondarea ezagutu…EUGI
2007-2013ko Espainia-Frantzia-Andorra Mugazgaindiko Kooperazio Egitasmoaren baitan (POCTEFA), Banka eta Nafarroako Eugi herriek harremanak sortu dituzte azken urte hauetan, YELMO deitu proiektu amankomun baten burutzeko.